viernes, 2 de diciembre de 2011
lunes, 28 de noviembre de 2011
lunes, 10 de octubre de 2011
viernes, 7 de octubre de 2011
martes, 4 de octubre de 2011
2011/10/04
Kaixo, kaixo!
Gaurko
klase teorikoan IKT-en inguruko aurkezpenak ikusi ditugu. Aurkezpenek alderdi
anitz jorratu dituzte; adibidez: IKT-en erabilera txarra eta ona,
gaiaren inguruko jendearen ezagutza, hezkuntzan eta hezkuntza
sisteman daukan eragina, gizartean eta kulturan izan dezaketen nundik
norakoak, …
Ondoren
kulturan eta gizartean teknologiak izan duen eragina landu dugu.
Horretarako irakurgai bat landu dugu eta klasean eztabaida izan dugu
horri buruz. Arlo honen inguruko puntu pila ikusi ditugu, baina
guztiak azaletik, gehiegi barneratu gabe.
Ondo izan!
lunes, 3 de octubre de 2011
Zer da IKT?
IKT-k hiru gaitasun lantzen ditu: informazioa, komunikazioa eta teknologia. Irakasleen funtsa hiru alderdi hauek lantzea da eta ikasleei helaraztea, honela ikasleek hau ikasi eta modu praktiko batean landuko dute, irizpide hauek jarraituz:
- http://vimeo.com/7043180
- Informazioa: gaitasun hau lantzeko ezinbestekoa da informazioa biltzea. Baina gaur egun informazio asko dagoenez, egokiena bereizten jakin behar da. Horrez gain, informazio iturri ezberdin asko daude, beraz, kontrastatu egin behar dira. Ondoren, informazio hori landu egin behar da, geure egiteko eta jarraian besteei azaltzeko.
- Komunikazioa: gaur egun komunikazio aukera anitza daukagu; edozein momentutan munduko beste tokitako pertsonekin hitz egin dezakegu, eta pertsona batekin baino gehiagorekin batera. Aipatzekoa da ere, gaur egun komunikatzeko era ohikoena sare sozialen bidezkoa dela, norbaitekin hitz egiten dugunean bere aurrean egoteko beharrik izan gabe. Honela, askotan gaizki ulertuak izan daitezke, honen erabilera desegokia dela eta. Ondorioz, geroz eta pribatutasun gutxiago dugu.
- Teknologia: erraztasun asko ematen dizkigu teknologiak, eta etengabe dabil garatzen. Baina jakin behar da zein teknologia mota erabili momentu bakoitzerako, helburu didaktikoak kontuan hartuz. Hauen adibide dira arbel digitala, ordenagailua, proiektorea... Behin komeni zaigun baliabidea aukeratuta, jakin behar da hauek nola erabili ikasleekin.
- http://vimeo.com/7043180
ONGI ETORRI :)
Ongi etorri gure IKT-eko blogera!!Aranbaar gara eta hona hemen blog honi hasiera emateko pizgarri bat: "Zer da tximeleta bat?................................. Euli tunning bat!!! jajajajajajajajajaja!!!" Izan zoriontsu!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



