Kaixo, kaixo!
Gaurko
klase teorikoan IKT-en inguruko aurkezpenak ikusi ditugu. Aurkezpenek alderdi
anitz jorratu dituzte; adibidez: IKT-en erabilera txarra eta ona,
gaiaren inguruko jendearen ezagutza, hezkuntzan eta hezkuntza
sisteman daukan eragina, gizartean eta kulturan izan dezaketen nundik
norakoak, …
Ondoren
kulturan eta gizartean teknologiak izan duen eragina landu dugu.
Horretarako irakurgai bat landu dugu eta klasean eztabaida izan dugu
horri buruz. Arlo honen inguruko puntu pila ikusi ditugu, baina
guztiak azaletik, gehiegi barneratu gabe.
Ondo izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario