lunes, 10 de octubre de 2011

BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK IKASGELAN

viernes, 7 de octubre de 2011

Gabon!!
Bueno, ordenagailuarekin borrokan aritu ondoren hementxe uzten dizuet nire mapa kontzeptuala.



Primerako asteburua izan!!

Maitane, ordenagailuen ez oso laguna.


Gabon guztioi!

Hemen uzten dizuet IKT-ari buruzko mapa kontzeptuala.


Disfrutatu asteburuaz :)

Maialen Arrieta.
Gabon!

Gaur IKT-ko klase praktikoa izan dugu. klase honetan hasieran gaitasun digitalei buruz ibili gara hitz egiten. Ondoren power point bat egiten hasi gara aurkezpenak blogera nola igotzen diren ikasteko.

Hauxe izan da gure IKT-ko gaurko klasea. Asteburu ona izan dezazuela!!



martes, 4 de octubre de 2011

2011/10/04


Kaixo, kaixo!

Gaurko klase teorikoan IKT-en inguruko aurkezpenak ikusi ditugu. Aurkezpenek alderdi anitz jorratu dituzte; adibidez: IKT-en erabilera txarra eta ona, gaiaren inguruko jendearen ezagutza, hezkuntzan eta hezkuntza sisteman daukan eragina, gizartean eta kulturan izan dezaketen nundik norakoak, …

Ondoren kulturan eta gizartean teknologiak izan duen eragina landu dugu. Horretarako irakurgai bat landu dugu eta klasean eztabaida izan dugu horri buruz. Arlo honen inguruko puntu pila ikusi ditugu, baina guztiak azaletik, gehiegi barneratu gabe.

Ondo izan!

lunes, 3 de octubre de 2011

Zer da IKT?

IKT-k hiru gaitasun lantzen ditu: informazioa, komunikazioa eta teknologia. Irakasleen funtsa hiru alderdi hauek lantzea da eta ikasleei helaraztea, honela ikasleek hau ikasi eta modu praktiko batean landuko dute, irizpide hauek jarraituz:

  •  Informazioa: gaitasun hau lantzeko ezinbestekoa da informazioa biltzea. Baina gaur egun informazio asko dagoenez, egokiena bereizten jakin behar da. Horrez gain, informazio iturri ezberdin asko daude, beraz, kontrastatu egin behar dira. Ondoren, informazio hori landu egin behar da, geure egiteko eta jarraian besteei azaltzeko.
  •  Komunikazioa: gaur egun komunikazio aukera anitza daukagu; edozein momentutan munduko beste tokitako pertsonekin hitz egin dezakegu, eta pertsona batekin baino gehiagorekin batera. Aipatzekoa da ere, gaur egun komunikatzeko era ohikoena sare sozialen bidezkoa dela, norbaitekin hitz egiten dugunean bere aurrean egoteko beharrik izan gabe. Honela, askotan gaizki ulertuak izan daitezke, honen erabilera desegokia dela eta. Ondorioz, geroz eta pribatutasun gutxiago dugu.
  • Teknologia: erraztasun asko ematen dizkigu teknologiak, eta etengabe dabil garatzen. Baina jakin behar da zein teknologia mota erabili momentu bakoitzerako, helburu didaktikoak kontuan hartuz. Hauen adibide dira arbel digitala, ordenagailua, proiektorea... Behin komeni zaigun baliabidea aukeratuta, jakin behar da hauek nola erabili ikasleekin.
Ondorioz, esan dezakegu gaur egun IKT-ek garrantzia handia hartu dutela gizartean, eta baita hezkuntzaren arloan ere.  Baina gauza guztiek bezala bere alde on eta txarrak ditu, eta horiek bereizten jakin behar dugu.

- http://vimeo.com/7043180

ONGI ETORRI :)

Ongi etorri gure IKT-eko blogera!!Aranbaar gara eta hona hemen blog honi hasiera emateko pizgarri bat: "Zer da tximeleta bat?................................. Euli tunning bat!!! jajajajajajajajajaja!!!" Izan zoriontsu!!