- Informazioa: gaitasun hau lantzeko ezinbestekoa da informazioa biltzea. Baina gaur egun informazio asko dagoenez, egokiena bereizten jakin behar da. Horrez gain, informazio iturri ezberdin asko daude, beraz, kontrastatu egin behar dira. Ondoren, informazio hori landu egin behar da, geure egiteko eta jarraian besteei azaltzeko.
- Komunikazioa: gaur egun komunikazio aukera anitza daukagu; edozein momentutan munduko beste tokitako pertsonekin hitz egin dezakegu, eta pertsona batekin baino gehiagorekin batera. Aipatzekoa da ere, gaur egun komunikatzeko era ohikoena sare sozialen bidezkoa dela, norbaitekin hitz egiten dugunean bere aurrean egoteko beharrik izan gabe. Honela, askotan gaizki ulertuak izan daitezke, honen erabilera desegokia dela eta. Ondorioz, geroz eta pribatutasun gutxiago dugu.
- Teknologia: erraztasun asko ematen dizkigu teknologiak, eta etengabe dabil garatzen. Baina jakin behar da zein teknologia mota erabili momentu bakoitzerako, helburu didaktikoak kontuan hartuz. Hauen adibide dira arbel digitala, ordenagailua, proiektorea... Behin komeni zaigun baliabidea aukeratuta, jakin behar da hauek nola erabili ikasleekin.
- http://vimeo.com/7043180

No hay comentarios:
Publicar un comentario